XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
I. 1. Arrazoirik gabe du gizakiak bete izaetaren arrenkura, ahula eta iraupen laburrekoa izanik zoriak gidatzen duelakoan norbere zintzotasunak baino gehiago
2. Ondo hausnartuz gero aitzitik, ez dela ezer hura baino handiagorik ez ederragorik, eta gehiago duela izaera honek gizonaren arta gabezia, indar edo denbora gabezia baino aurkituko duzu.
3. Gogoa da ordea giza bizitzaren gidari eta nagusi.
Gogo honek, zintzotasunaren bidetik ospera abiatzen denean, eragin eta indar ugari eta baita omena ere izaten ditu eta ez zoriaren beharrik, zoriak ezin baitio inori eman ez kendu gizatasuna, lanzaletasuna ez beste antze ongarririk
4. Baina gorputzaren nagikeria eta nahikeriara erortzen bada grina zabarren gatibu haragikeria galgarriaz une batez gozatu ondoren, utzikeriarengatik indarrak, denbora eta ulerpidea xahutu direnean, izaeraren makaltasuna salatzen da: bizitzako arazoei egozten die bakoitzak berak egindakoaren errua.
5. Baina ez eurena ez mesedegarri ez dutena, eta are arriskugarri eta kaltegarri dutena, bilatzean izaten duten garraren besteko ardura izango balute gizonek ekintza onekiko, euren menpe izango lituzkete gertakizunak, hauen menpeko izan beharrean, eta hainbesteko handitasunera helduko lirateke, non hilkor batik betierekoi egingo bailirateke ospeaz.